XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

hanka: animalien besoei eta zangoei hankak esaten zaie. (30., 34., 36. eta 37. orr.)

haragijalea: animalia haragijaleek haragia edo okela besterik ez dute jaten. (29. or.)

harakina: dendari honek harategian okela edo haragia saltzen du. (52. or.)

harategia: denda honetan okela edo haragia saltzen da.

Supermerkatu barruan ere harategia egoten da. (81. or.)

harpa: triangelu itxurako tresna da.

Hari asko ditu eta hatzekin jotzen da. (68. or.)

harrapatu: ihes egin nahi duen gauza bat edo animalia bat indarrez hartzea da.

Adibidez: olagarroek arrainak eta karramarroak harrapatzen dituzte. (39. or.)

harrikoa egin: jan ondoren, lapikoak, zartaginak, platerak, edalontziak eta sukaldeko beste tresnak urez eta xaboiz garbitzea da. (19. or.)

hartza: animalia handi eta astuna da.

Ile luze eta ugaria du.

Toki hotzetan hartz zuriak bizi dira eta gure oihanetan hartz arreak (41. or.).

Pelutxezko hartza hartz itxurako jostailu biguna da. (63. or.)

haserrakorra: pertsona haserrakorrak beti haserre egoten dira.

Animalia batzuk ere haserrakorrak izaten dira. (30. or.)

hatza: esku bakoitzean bost hatz ditugu.

Leku batzuetan hatzei atzamarrak esaten zaie (6. or.).

Oinetako hatzak, ordea, behatzak dira.

Animalia batzuek ere hanketan behatzak dituzte.

Adibidez: igelen behatzak edo txorien behatzak. (30., 31. eta 36. orr.)

hazi: handiago egitea da.

Gizakiak, animaliak eta landareak hazi egiten dira. (42. or.)

haziak: landarearen atal hauek fruituen barruan daude.

Haziak lurrean sartzen dira, beraietatik landare berriak sortzeko. (46. or.)

hegala: hego txiki baten antzekoa da.

Arrainek hegalak dituzte, mugitu eta igeri egiteko (35. or.).

Guk, igeri egiteko, batzuetan gomazko oinetako batzuk erabiltzen ditugu.

Horiek ere hegalak dira. (73. or.)

hegaz egin: airetik ibiltzea da, txoriak eta tximeletak bezala.

Dinosauroen garaiko musker batzuek hegaz egiten zuten (28. or.).

Hegazkinek ere hegaz egiten dute. (59. or.)

hegazka ibili: gauza baten inguruan hegaz ibiltzea da.

Adibidez: tximeletak hegazka ibiltzen dira loreen inguruan. (37. or.)

hegazkina: ibilgailu honek bi hego eta motoreak ditu, hegaz egiteko.

Barruan bidaiari asko eraman ahal ditu. (59. or.)

hegoa: animalia batzuek beren gorputzetan atal zapal batzuk dituzte, horiekin hegaz egiteko (33., 37. eta 38. orr.).

Hegazkinek ere hegoak dituzte. (59. or.)

helbidea: lagun bati gutuna bidaltzeko, gutunazalean, izenaren azpian, lagunaren helbidea idazten dugu, hau da, kalearen izena, atearen zenbakia eta hiria edo herria. (80. or.)

heldua: fruitu heldua jateko moduan dagoena da. (44. or.)

helduerak: argibide-kartel honetan trenak, autobusak edo hegazkinak zer ordutan heltzen diren azaltzen da. (56. or.)

helizea: aparatu hau itsasuntzien atzeko aldean dago eta motoreek mugitzen dute.

Helizearen besoek oso arin biratzen dute eta horrela itsasuntzia aurrera joaten da. (61. or.)

hemeretzi: hamar eta bederatzi hemeretzi dira. (26. or.)

herria: jendearen bizileku hau hiria baino txikiagoa da eta etxe eta bizilagun gutxiago ditu. (84. or.)